XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIZKUNTZ IRAKASLEAK Irakasleak ezin du dena egin Desberdintasunak negoziatu.

Hizkuntz ikaskuntzaren lehenengo etapak, normalean ikasgelan betetzen dira eta, beraz, irakasleak moldatzen ditu, berak erabakitzen bait ditu testuliburua eta metodoa, eta berak sortzen bait du ikasgelako giroa.

Halere, garrantzitsua da ez duzula zeharo irakaslearen mende egon behar, zure ikaskuntzaren nondik norakoa erabakitzeko.

Zuregandiko inplikazio eta parte hartze aktiborik gabe, irakaslerik bikainena ere ez da nahikoa izango.

Zeuk ezagutzen duzu zure burua hobekien; beraz erabil ezazu auto-ezagutza hau nola ikasiko duzun erabakitzeko.

Egokia litzateke irakaslearekin zure xedeei eta nahiago dituzun ikasteko moduei buruz mintzatzea.

Irakaslearen rolik garrantzitsuena jatorrizko hiztunen komunikazio moduen eredu izatearena da.

Hortaz, etengabe aztertu beharko zenuke irakaslearen hizketa modua.

Entzun esakune ereduak eta ohar zaitez non eta nola erabiltzen diren.

Ikus ezazu irakasleak nola erreakzionatzen dion esaten duzunari.

Ulertu al du? Barre egiten al du? Zergatik?.

Irakaslea informazio iturri garrantzitsua ere bada hizkuntza nola egituratua dagoen, hitzak eta esakuneen esanahia, eta hauek noiz erabili behar diren jakiteko garaian.

Froga ezazu egitura baten ulermena, esaldiak moldatuz eta irakasleari zuzenak ote diren galdetuz.

Galde iezaiozu bi hitz edo esaldiek esanahi edo erabilpenean duten desberdintasuna.

Froga ezazu zuzenketak ulertu dituzula etxerako lanetan, idazlanetan eta testetan.

Irakasleak hizkuntza arrotz bat nola ikasi behar den azaltzeko gai izan beharko luke.

Ikus ea bere iradokizunek baliorik duten zuretzat.

Hala ez bada, saia zaitez zeure ikas teknikak lantzen.